Go to Top

Gabrielen Lekua ikuskizuna aurkeztu dugu

Datozen egunotan estreinatuko den Gabrielen Lekua aurkeztu genuen atzo prentsaren aurrean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Aurkezpenean, Zenbat Garak eta Gabriel Aresti zenaren familiak osatutako Gabriel Aresti kultura elkarteko ordezkari Xabier Monasteriok elkartea eta ikuskizunaren egitasmoa aurkeztu zituen. Ikuskizuna edo sentikaria prestatu duten artistek Gabrielen Lekua diziplina anitzeko ikuskizuna zer izango den azaldu zuten. Bertan izan ziren, halaber, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre eta Donostia Kulturako buru Amaia Almirall, ekimenari babesa ematen.

Larunbatean (urriak 12) Intxaurrondoko kultur etxean izango da aurreestreinaldia, eta hilaren 29an, Bilboko Arriaga antzokian estreinaldia. Ekainean elkartea aurkeztu genuenean egin genuen ikuskizuna aurreratu genuen, baina dagoeneko osatutako proiektua dugu egun. Xabier Monasteriok atzo azaldu zuenez, elkarteak sustatu duen ikuskizun honetarako, artista bakoitzari proposatu zitzaion galdera honi erantzutea: “Zer eragin izan du zuetako bakoitzarengan Arestik, zer izan da zuen biografian Aresti?”.  Kontzertua, bertso-saioa, errezitaldia eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan Rafa Ruedak musika, Andoni Egañak bertsoak, Oier Guillanek deklamazioak eta Alain Urrutia margolariak ikus-entzunezkoak egin ditu. Emanaldiak beste protagonista batzuk ere baditu, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Iban Urizar eta Naia Membrillera, Berriako erreportaje honetan ondo azaldu den moduan.

Atzoko aurkezpenaren berri gaur El Diario Vascon, NAIZen  eta bideo elkarrizketa Hirutxuloko hitzan:

Aurkezpenaren albistea egin du Hamaika Telebistak:

 

One Response to "Gabrielen Lekua ikuskizuna aurkeztu dugu"

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude