Go to Top

Informazioaren bideak

Gizakiak, historian zehar, komunikatzeko era asko jorratu ditu: marrazkiak, keinuak, fonemak, hitzak, lengoaia, hizkuntza, irudia…istorioak historia bilakatu baldin badira, komunikazioari esker izan da eta ibilbide honen bitartez ikus-entzunezko komunikazioa ezagutu, landu eta sortuko dugu. Gaur egun existitzen diren hedabideak bide, ibiltariak hainbat gunetan komunikatzeko aukera izango du: telebista, irratia, papera eta Internet. Telebista ekoizpenean, irudien ikusgarritasunetik soinuaren argitasunera muntaia nola egiten den ikusi eta ikasiko dugu. Irratian, ordea, uhinetatik ahotsaren bitartez mezua, konpainia, hurbiltasuna eskainiko diogu entzuleari. Komunikazio eta publizitate bulego baten lana ezagutuko dugu eta papererako zein beste euskarri batzuetarako informazioa nola moldatzen den jakingo dugu. Interneten, munduko komunikazio-sarerik handienean, formato anitzetan gure mezua hedatzeko aukera izango dugu.

Ibilbide hau egin dute gurean Getxoko Aixerrota institutuko ikasleek.