Go to Top

Bilbo Hiria irratia

  • Bilbo Hiria irratia - mahai ingurua
  • Bilbo Hiria irratia - Joseba Irazoki
  • Bilbo Hiria irratia - Aste Nagusia
  • Bilbo Hiria irratia

Bilbo Hiria irratia

Uhinetatik Bilboaldeko euskaldunei euskara hutsez gizarte
eta kultura gaiak eskaintzen dizkien irratia

bilbo-hiria-irratiaSeguraski, independientea ez dela aitortzen duen irrati bakarra, Bilbo Hiria irratiak Bilbo, Bizkaia, Herria eta mundua ikusteko duen era gure ikuspegiaren mende dagoelako, hots, euskaldun den eta etorkizunean ere hala izan nahi duen jendearen esanetara dagoelako. Hurbileko eta urruneko informazioa, musika, iritziak, eztabaidak, solasaldiak, gizarte mugimenduen antena… Den-dena Euskaraz bizi nahi dutenen begirada zorrotzetatik eskainia.

Datuak


1997an sortua


Arlo eta joera guztietako 50 aditu berriemaile


80 erakunde eta elkarteren bozgorailua


“Arrosa” euskal irratien sarearen partaide


Bilboko “Uriola” hedabide digitalaren partaide


“Tokikom” elkartearen partaide

Zenbait irratsaio
• Informazioa: Hizpidea / Ibaizabal • Kultura: Piperpolis • Dibulgazioa: Zientzilari • Musika: Soinugela / Artayorran • Zinea: Eremuz kanpo • Bertsolaritza: Potto

Webgunea
Visit Site