Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Masaje ikastaroak

Masajearen bidez osasuna hobetzen jakitea du helburu masaje ikastaroak. Bi motatako ikastaroak ematen dira: hastapenekoa eta sakontzekoa. Bakoitzean alderdi teorikoak eta praktikoak jorratzen dira.

Hastapenekoan gorputz atalak, organoak eta hezurrak aztertzen dira, azken finean, nozio teoriko orokorrak. Alderdi praktikoan masaje terapeutikoa eta erlaxatzeko teknikak jorratzen dira. Paseak, zain hustuketa, ahur eta hatzetako oratzea, hatz koxkoetako oratze singlea, hatz koskoetako oratze osoa, hatz mamiko oratzea, kubituko igurtziak, esku ahurreko igurtziak, zaplak...

Sakontzekoan anatomia eta fisiologia (loturak, zainzuriak, kapsulak), kokapena, egituraren sailkapena eta loturak azaltzen dira, gihar sakonak eta azalekoak eta adar nerbioak azaltzen dira. Alderdi praktikoan, hastapenekoan azaldutako paseetan sakondu eta luzamenduak, orekak... Zaintiratuak eta min irradiatuak kokatu eta mina arintzeko praktikak egiten dira.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO