Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Herritarrentzako zerbitzuak - ikastaroak

Zenbat Gara elkartea sortzeaz batera abian jarri zirenetik, ugalduz joan diren zerbitzu hauek herritar euskaldunen nahi eta beharrei erantzutea izan dute helburu beti. Aipagai ditugun zerbitzuak herritarren arteko harremanekin eta beraien astialdi eta aisialdiarekin zerikusi zuzena dutenak dira, hau da, herritar gisa beren bizitzako zenbait alor normalizatzearekin zerikusia dutenak.

Horretarako, frontoia, gimnasioa eta sauna dauzkan gune berezia eratu dugu gure egoitzan. Jarduera horiekin batera, aerobic eta masaje ikastaroak ere antolatzen dira aldian-aldian, musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera ere badagoela ahaztu gabe.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO