Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Gure jardueraren mugak

Ikusitako guztia eta sortuko diren ekimenak helburu berari begira daude: Euskaraz bizitzea oraingo Bilbon, geroaren zain egon gabe. Horrela laburbil dezakegu Zenbat Gara elkartearen xedea. Honek biltzen gaitu elkarte berean, hauxe baita, gure ustez, zinezko herrigintza, naziogintza, politikarik eraginkorrena.

Herria ez da goitik behera eta aginduz egiten, alderantziz baizik, behetik gora, hala espazio mailan (etxea–herria/hiria–nazioa), nola pertsona mailan (pertsona–familia–auzoa–…). Ondorioz, honek gure bizitza osoa berreraikitzea dakar, bitartekoa helburua bera baita. Bide horretatik ibiltzea helburua gauzatzea da, ezinbestez.

Honek guztiak biltzen gaitu Zenbat Garan. Horretarako, zatitzen gintuzten siglak eta politikak erabat baztertu ditugu gure jardueran. Hala ere, elkartetik kanpo eta maila pertsonalean, norberak ondoen deritzan jokabidea izan dezake alor horietan, noski. Azken finean, askatasuna baita gure abiapuntu eta helburua.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO