Zenbat Gararen LAGUNA txartela
Bizitzaren funtzio guztiak euskaraz, anaitasunezko harremanetan
nahi genituela erabakita, esparru askotan gabiltza lanean, beti
euskararen herria eta munduko herrien arteko oreka oinarri, bide
eta amets direlarik.
Beraz, ekimen guztiei arnasa eta bizitza emateko dei egiten dizugu,
gure proiektu eta ekimenetan parte har dezazun gaur egun geure
buruari eskaintzen dizkiogun aukerak denon artean indartuz eta
zabalduz joateko.
LAGUNA
izatearen abantailak
Zenbat Gararen ekimenak laguntzeaz gain, urtean 38 euroko kuota
ordainduta norberak ere atarramendua atera diezaioke LAGUNA izateari:
1. Bilbo eta Ondarroako Kafe Antzokiek antolatutako kontzertuak
prezio erdian
2. Zenbait euskal liburu, disko eta abarretan % 20ko deskontua
3. Zenbat Gara aldizkaria etxean doan
4. Ikastaroetan %25eko beherapena
5. Tailerretan %40koa
6. Gimnasio, sauna, masaje eta frontoi guneetan %40koa
7. Ondarroako ARRIGORRI Itsas Ostatuan %12koa
8. Bakaikuko etxeko egonaldietan %10ekoa
9. Elkartearen jarduerei buruzko informazioa etxean
LAGUNA txartela eskuratzeko
Emaizkiguzu zure datu hauek: Izen-abizenak, helbidea, Telefonoa,
e-posta (edukitzekotan) eta banku edo aurrezki kutxako 20 digitoak.
Telefonoz 94 423 75 91 telefonora deituta edo gure bulegoan: San
Vicente 2, 4. 48001 BILBO. (Kafe Antzokiaren goikaldean).