Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Zer da Zenbat Gara?

Euskara harremanen arlo guztietan erabiltzeko xedea duen kultura elkartea da Zenbat Gara elkartea. Euskaraz bizitzea da gure helburua, gure hizkuntzan elkarbizitza esparru zabala sortzea, erdara nagusi den baina milaka euskaldun dituen Bilbon euskaldunontzako erreferentzia izatea, hainbat ekimen sustatuz. Jakinik euskara ikastea ez dela nahikoa, era guztietako jarduerak antolatzen ditugu elkarbizitza hori gauzatzeko eta ikasleen motibazioa lantzeko: tailerrak, kontzertuak, dantzak, umeentzako, gazteentzako zein helduentzako jarduerak...

Nahikoa ez baina euskara ikastea garrantzitsua izanik, Gabriel Aresti euskaltegia dugu euskararen eremu akademikoan Bilboko euskaltegirik handiena bere 1.500 inguru ikaslerekin. Horrez gain, euskarazko unibertso txikia sortu dugu: Informazioa euskaraz ematen duen Bilbo Hiria irratia; Algara konpartsa euskalduna, Gara argitaletxea, Zenbat Gara aldizkaria...

Bilbon euskalgintzaren erreferentzia nagusia ere Zenbat Garak sustatua da: Kafe Antzokia. Bertan gauzatzen dira gure elkarteak antolatutako ekimen asko eta bertan dute erdaldun askok gure hizkuntzarekiko harremanen abiapuntua. Era berean, Ondarroako Kafe Antzokia eta Arrigorri Itsas Ostatua Zenbat Gara elkartearen ekimenak dira.

Webgune honetan gure elkartearen atal eta jarduera guztiei buruzko informazioa eman nahi dugu, gainetik bada ere, gure lanaren gaineko ideia orokorra egin dezazun eta buruz buruko ezagutza baterako lehen hurbilketa moduan.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO