Juan Antonio Urbeltz
Iruñean
jaioa, azkeneko berrogei urteetan bere lana euskal herriaren herrikoi
kulturaren inguruan garatu du. 60 hamarkadan Jorge Oteiza ezagutuko
du eta Arte garaikidako Euskal Eskolako partaide izatera pasatzen
da, koreografia tradizionalaren esparrua sakon ikertzeko konpromisoa
hartuz.
ARGIA bere taldearekin egindako lana euskal dantza tradizionalaren
aktibitatea erreboluzionatuko duen eredua izango da. 80ko hamarkadatik
aurrera, materialen gaien jasotze lan bizi baten ondoren, eskenara
eramango ditu Irradaka, Zortziko, Alakiketan, Muriska eta berriki
Kondharian bezelako ikuskizunak. Hauek Donostiako Musika Hamabostaldian,
Gran Teatro de La Habana (Alicia Alonsok gonbidaturik), George
Washington Unibertsitatea, Nafarroako Jaialdiak Olite, Palacio
de Congresos y Exposiciones Madrid, Arriaga Antzokia Bilbo, Festival
du Temps d'Aimer Miarritze, Théatre des Champs Elisées
Paris, Nazioarteko Jaialdia Szeged (Hungaria), etab. Ikastaroak
eta hitzaldiak, Belgika, Grezia, Holanda edo Argentinan eman ditu,
bai eta disko ekoizpenak, telebista saioak, filmeak, eta abar
egin.
Argitaratutako
lanen artean honako hauek daude: Dantzak. Notas sobre
las danzas tradicionales de los vascos (Bilbo, 1978), Música
militar en el País Vasco. El problema del zortziko
(Pamiela Arg., Iruñea 1989), Bailar el Caos. La Danza
de la osa y el soldado cojo (Pamiela Arg., Iruñea 1994),
Alardeak («Bertan» saila, Gipuzkoako Foru Aldundia,
1995), Las danzas de espadas y sus símbolos. Ciénagas,
insectos y «moros» (Pamiela Arg., Iruñea
2000), La danza vasca. Aproximación a los símbolos
(Etor Arg., 2001).