Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Euskal dantzak - Loturak

Juan Antonio Urbeltzen gaineko informazioa aurkitu dugu Zenbat Gararen webgunean. Ez, ez du gure elkartearekin zerikusirik, AEBetako euskal dantza taldea da Zenbat Gara Euskal Dantzari Taldea. Bertan, Urbeltzen eta gure Dantza Ganbararen argazki batzuk ikus ditzakegu.

Beste orrialde batean Kabalkadaren inguruko informazioa dago, Urbeltzen interpretatzioekin eta bere bibliografiarekin. Juan Antonio Urbeltzen biografia eta ARGIA Dantza Taldearen ibilbidea agertzen da dantzan.com webgunean. Dantzaren interpretaziorako Urbeltzen ekarpenak ageri dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jarri duen webgunean.

Dantzan.com - Euskal dantzarien eta dantza taldeen gunea da. Berriak, hemeroteka, bibliografia, posta zerrenda, iritziak. Bertako loturetan, Aurki euskal bilatzailearen direktorioan honelako helbideak aurkituko ditugu, besteak beste:

EUSKAL DANTZA TRADIZIONALAK
Basque Fieldnotes - Lisa Corcostegui ikertzaile euskal-amerikarrak 2001ko udaberrian Euskal Herrian ikusitako dantzen argazkiak.
Cyber Dantza - Euskal dantzari buruzko gida bikaina, Lisa Corcostegui, euskal amerikarrak egindakoa. (ing.)
Dantzaldizkaria - Euskal dantzari buruzko hilabetekaria AEBtako dantzarientzat Lisa Corcosteguik prestatuta (ing).
Dantzak.com - Bizkaiko dantzen gaineko webgunea.
Dantzan posta zerrenda - Dantzari buruzko informazioa eta ideiak trukatzeko posta zerrenda.
Dantz'Hadi jaialdia - Basusarrin Xirimola elkarteak antolatzen duen euskal-dantzen jaialdia. (frants.)
Euskal Dantzarien Biltzarra EDB - Dantzei buruzko informazioa, agenda, folklore egutegia, argitalpenak eta EDB osatzen duten dantza taldeen zerrenda.
Euskal Dantzarien Biltzarra - Gipuzkoa - EDB Gipuzkoako ordezkaritzaren gunea.
Euskal Dantzarien Biltzarra - Iparraldea - EDB Iparraldeko ordezkaritza. Erakunde honek kaleratzen duen UFO aldizkaria aurki daiteke bertan. (frants.)
Iparraldeko dantza - Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantza taldeen gida.
Lardies - Baserritar erropak saltzen dituzte Internet bidez.
Soinweb Gorputz Adierazpena - dantza - Hiru dantzaren azalpenak, musika eta bideoak: esku-dantza, ipurdi-dantza eta Big John.
EAEko dantza taldeen zerrenda eta helbideak. Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
Dantza taldeen webguneak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO