Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Urbeltzen Dantza Ganbara

Kafe Antzokiaren sortze momentutik, dantza tradizionalaren esparrua landu eta dinamizatzen duen Ikerfolk elkarteko Juan Antonio Urbeltzekin harreman estua izan da. Elkarte honek dantza tradizionalaren arloan aurrera eramaten dituen egitasmoen artean interesgarria iruditu zitzaigun Dantza Ganbara izenekoa.

Ikerfolk elkarteak egitasmo hau abian jarri zuenean helburu nagusitzat dantzaren gizarteratzea zuen. Dantzak eremu tradizionalean hau da baserritar, arrantzale herrietan zuen garrantzi zentrala galdua du hirietan. Dantza, errito jakin batzuetarako erabiltzen da, baina hau garrantzitsua izanik ez du duen beste helburu garrantzitsua betetzen, hau da gizarte harremanak bultzatzearena.

Dantzaren bitartez noski gizarte harremanak sendotzen eta trinkotzen dira. Gaur egungo gizartean, harreman naturalak izateko ditugun trabak gainditzeko, bide eraginkorra da dantza, desinhibizioa bultzatzen baitu. Eta honek noski euskaldungoari mesede baizik ez dio egiten.

Kulturaren (dantzaren) bizigarritasuna mantentzeko eta areagotzeko gizartegintza (ludikotasuna, ostatu giroa, jaia...) ezinbesteko osagarria da (proportzio eta oreka egokiak mantenduz). Honekin lotzen da Dantza Ganbara bezelako ekintza bat.

Dantza Ganbara azken lau urteotan egin da, eta arrakastaz lortua du bere jardule taldea, hilero hilero Kafe Antzokira gerturatzen dena. Ondarroan ere hasia du bere ibilbidea, lehen bi saioak, eta lortu du behar duen jendea batzea.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO