Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Haur musika topaketak

Jadanik III. Haur Musika Topaketak antolatuko ditugu Bilboko Kafe Antzokian. Bertan adin eta leku ezberdinetako haurrek parte hartuko dute: batzuek musika tresnak jotzen, beste batzuek abesten... den-denek musika eta kantagintzarako duten zaletasuna eta trebetasuna adieraziz.

Euskaldunok dantzatzeko eta abesteko zaletasun handia izan dugu, eta ohitura honekin jarraitu nahi dugunez, eskoletan, txokoetan, abesbatzetan edota musika eskoletan egiten dutena Bilboko Kafe Antzokian taularatu nahi dugu. Topaketa hauek apirilaren 26 eta 27an ospatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Esku hartzen duten haurren adina: 5/6 urtetik 14/15 urtera.Saio mota: Edozein kanta edo musika mota. Horregatik interpretazioak bakarrik musikalak, bakarrik ahotsez edota musika tresna eta ahotsez izan daitezke. Parte hartzea zabala da, hau da, banaka, binaka edo taldeka egin daiteke.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO