Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Pipitaki irratsaioa

Umeentzako saioa izateaz gain, umeekin egindako programazioa da. Hainbat eskola, ikastetxe edota ikastolatan izandako esperientzia oinarritzat hartuta, Bilbo osorako eta inguruko eskualdeetarako irratsaioa prestatu dugu sektore ezberdinetako profesionalen artean: maisu-maistrak, kazetariak, soinu teknikariak, etab.

Egun bakoitzean ikastetxe ezberdinetako neska-mutilek parte hartzen dute.
Saioak astearteetan (15:30 - 16:00) izaten dira Bilbo Hiria irratian (96.0 FM) eta larunbatetan errepikapena (10:00 - 10:30). Era askotako gaiak lantzen dira (igarkizunak, kantak, lehiaketak,etab.).

Pipitaki irratsaioa abian ipini zenetik 1.000 ume inguru pasatu dira gure uhinetatik. Haurren eta haurrentzako saio mundialena izateaz gain… aktibo, hezitzaile, parte hartzaile eta dibertigarria bilakatzen zaigu, batez ere, gure esatari txiki hauek haien gogo guztiak ipintzen dituztelako, maisu-maistren laguntzaz.

 

Ai aita! irratsaioa

Gurasoentzako saio berria dugu Ai, aita!, seme-alaben ingurukoa, asteazkenero igortzen da (13:00-14:00) eta larunbatero errepikatzen da (15:00-16:00) Bilbo Hiria irratian (96.0 FM).

Honako atalak ditu Ai aita! irratsaioak:
Agenda: aste barruan eta asteburuan seme-alabekin egin ditzakegun jarduera edo ekitaldien aukeren informazioa.
Gure gaia: etxeko istripuak, zigorrak, elikadura, zeloak... Adituekin gai hauei eta beste hainbati aurre egiteko erarik egokiena bilatuko dugu.
Elkarrizketa: Kafe Antzokira etorriko diren artistekin (Olgetan haur jaietara, antzerki emanaldietara edo bestelakoetara).
Asteko galdera: gai baten inguruan gurasoei egindako galdera zorrotza.
Bestelako informazioak: ospakizunak, jai bereziak, urteurrenak...

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO