Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Hamaika koloretan dantzan diskoa

Umeen gozagarri, kalean da Hamaika koloretan dantzan diskoa, Zenbat Garak ekoiztutako bigarren diskoa. Ane Monna, Oskola eta Karramarroi euskal maskoten abenturak hainbat plazatan ikusi ostean, orain, haien ikuskizun berriko kantak entzun, kantatu eta dantzatu ahal izango dituzte haurrek.

Diskoa salgai dago Bilboko zein Ondarroako Kafe Antzokietan eta Bilboko Urretxindorra liburudendan. Bertan, ikuskizunean ere islatzen den herri eta kultura arteko adiskidetasun giroan murgilduko gara era eta erritmo guztietako doinuek lagunduta.

Musikariak
Baxua: Aitor
Bateria: Fermin
Mandolina eta bibolina: Harkaitz
Bozak:
Nerea Zuloaga: Abots nagusia.
Iratxe Andikoetxea: Koroak.
Zigor: ¨Kaixo lagun¨ kantuan abotsa.
Bilboko neskatilak: Maitane Soto, Maitane Cuesta, Ane Urrutxi, Idoia Campillo, Ane Notario, Ane Elordui, Naima Elbani.
Pertsonaien elkarrizketak:
Iatse Aldekoa: Ane Monna, Ngomo eta Xiaoping Marilin pertsonaien rola egiten du.
Eider Arantzamendi: Karramarroi, haur nikaraguarrak eta Aisharen rola egiten du.
Rita Naveira: Oskola, Ozpintzar eta Nataxaren papera egiten du.
Musika: Iratxe Andikoetxea, kanta hauetan ezezik, herrikoiak baitira:
"Kaixo lagun" (Nikaraguarra), "Kalinka" (Errusiarra), "Palo de Mayo" (Nikaraguarra), "Ai gaixoa!" (Errusiarra) eta "Errege maltzurra" (Irlandarra).
Gidoia eta musikaren letraren egilea: Koldo Zelestino.
Koordinazioa: Koldo Zelestino.
Ekoizlea: Zenbat Gara.

Grabazioaz berba bi
Aitortu nahi dugu Iratxe Andikoetxearen lana, kantuen sorkuntzan aparteko finezia eta oparotasuna eskaini izanagatik. Bereziki eskertu nahi genuke Imanol Aranbururen eskuzabaltasuna teknikari lanez gainera, kantuen moldaketetan nola ejekuzioan parte hartu izanagatik, txintik esan barik.
John Buhamea.

"Dantzalamiak" ondoko ume hauek dira
Naima Elbani, Aixa Elbani, Ane Elordui, Nagore Espin, Maddi Zelestino, Libe Delgado, Naiara Oliba, Koldo Madariaga, Galder Eguzkiagirre, Eneko Murua, Aymara Antxia, Olatz Gonzalez de Mendibil, Iratxe Etxebarria, Diana Alejandra Martinez, Nora Abasolo, Ariane Dominguez, Ane Asla, Berezi Ruiz.

 

Morgan pirata gaiztoa lapurretan diskoa

"Morgan pirata gaiztoa lapurretan", ZENBAT GARA elkarteak ekoiztutako lehendabiziko diskoa izan da.

Lan hau 2002ko apirilean grabatu zen Hernialde herrian dagoen Txepe grabazio etxean. Abeslariak Iatse Aldekoa, Eider Arantzamendi, Rita Naveira eta Iratxe Andikoetxea izan dira. Doinuak Iratxe Andikoetxeak sorturikoak dira, musika moldaketen arduraduna Iñaki Urruzola izan da eta Imanol Aranburu ibili da soinu teknikari lanetan.
Ikuskizunaz.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO