Antzerki topaketak
Jakina
denez hainbat ikastetxetan antzerki saioak egin ohi dira, batzuk
laburrak, beste batzuk luzeak, baina kasu guztietan interesgarriak
eta txalogarriak dira, umeen adierazkortasuna eta antzerkigintzarekiko
zaletasuna lantzen baitira.
Hala ere, antzerki saio bakoitzak behar duen denbora eta ahalegina,
normalean, eskola barruko eta egun bateko ekitaldi batean amaitzen
da. Horregatik, umeen lana eta antzerkiarekiko ilusioa indartu
nahian, jauzi bat eman nahi izan dugu antzerki saio horiek eskoletatik
ateraz eta gainontzeko publikoari eskainiz: beste ikastetxetako
umeei, gurasoei eta abarrei.
Lortu nahi ditugun helburuak hauek dira: antzerkia bultzatzea,
umeen eta irakasleen lana ezagutzea, ikastetxe ezberdinetakoen
saioak ikusteko aukera izatea, ume zein gurasoentzako topagune
bihurtzea... Guztia euskara hizkuntza ardatza izanik.
Maiatzaren hirugarren astean izaten dira topaketak eta antzeztu
beharreko lanak luzeak edo laburrak izan daitezke. Ikasleen adinari
dagokionez, Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte har
dezakete. Aurten IV. Antzerki Topaketak ospatuko dira eta bertan
15 taldek parte hartuko dute (300 haur inguru).
Bilbo eta inguruko Lehen Hezkuntzako ikasleei begira antolatuta
daude topaketak. Ikasturtean egindako lana goraipatzeko eta sormenerako
grina pizteko xedez, ikastetxeetan ekoizten dituzten antzerki
saioak benetako antzoki batera ekarri nahi izan ditugu. Horrela,
haurrek beste eskoletakoek egiten dutena ikusi ahal izango dute,
giro euskaldun batean.
2003.
urtean, topaketen III. edizioan, haurrek antzeztutako bederatzi
antzezlan taularatu ziren. Guztira Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko
Lehen Hezkuntzako 200 aktorek hartu zuten parte Zenbat Gara elkarteak
antolatutako jardunaldi hauetan.
Arte eszenikoetarako harrobia gaztetandik bultzatzea eta haurrei
euskaraz komunikatzeko gune zabala eskaintzea dira dira gure helburuak.
Ikastetxeetan ekoizten dituzten antzerki lanak benetako antzoki
batera ekarrita euren lanari duintasuna eman nahi diogu. Haurren
arteko topaketa moduan planteatzen ditugu, horregatik ez da lehiaketarik
antolatzen.