Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Kurkuluxetan umegunea

Helduen munduan ez ezik, haurrenean ere murgildu da Zenbat Gara elkartea, sail berezia eta autonomoa sortuz. Denek aipatzen duten mundu garrantzitsua da umeena, kontu handiz lantzekoa baina, era berean, gustuz eta alaitasunez eskaini beharrekoa. Horretan hasi ginen duela zenbait urte eta horretan dihardugu buru-belarri gaur egun, aurrerantzean ere itzel irekiko dugulakoan hastapeneko bidea.

Haurrek dagoeneko jarduera andana luzea dute gurean, igandero Kafe Antzokian izan ohi den OLGETAN haur jaitik hasi (antzerkia, txotxongiloak, pailazoak, …) eta uda partean Nafarroako Urrobi kanpinean beraientzat antolatzen dugun oporraldiraino. Ikasturte osoan Musika Eskolan ikasi eta ondo pasatzen dute, Pipitaki irratsaioa eginez eta entzunez gozatzen dute. Urtero antolatzen ditugu Haur musika topaketak eta Eskola Arteko Antzerki Topaketak. Eurentzako prestatu ditugu euskal maskoten ikuskizunak eta diskoak... Horretaz guztiaz eta beste hainbat abantailaz gozatzeko LAGUNTXOaren figura sortu dugu, LAGUNAren antzera. Gurasoentzat ere umeen heziketan lagungarri suertatuko delakoan Ai aita! irratsaioa eratu dugu.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO