Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Euskara ikastaro trinkoak Bilbon 2007ko udan

Bilbon, alde batetik helduei eta bestetik gazteei (A,B eta D ereduak, 16 urtetik aurrera) zuzendutako euskara ikastaro trinkoak izango ditugu udako hiru hilabeteotan: uztaila, abuztua eta iraila. Bost orduko ikastaroak. Gabriel Aresti euskaltegiak prestatu dituen ikastaro hauetan webgunearen bidez eman daiteke izena.

UZTAILAREN 2tik 27ra
Goizez: 8:30 - 14:00
Arratsaldez: 15:30 - 21:00

ABUZTUAREN 1etik 30era
Goizez: 8:30 - 14:00

IRAILAREN 3tik 28ra
Goizez: 8:30 - 14:00
Arratsaldez: 15:30 - 21:00

Urrats guztiak. Prezioa: 212 euro. Informazio gehiago eta matrikulazioa 94 423 75 91 telefonoan.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO