Udako jarduerak 2007
Urtaro ezberdinetan barna Zenbat Gara Elkarteak bere jarduerari
ekiten dio. Ez dugu atsedenik hartzen; are gehiago, aurtengo udari
begira ugaldu egin dugu gure eskaintza zabala.
Haur, gazte zein heldu, bakarka, taldeka zein familia giroan,
Bilboren bihotzean, Nafarroako natura erdian zein Bizkaiko itsasoak
musukatzen duen Ondarroan, aukera zabal eta paregabeak esku-eskura
eskaintzen dizkizugu: ikastaroak, barnetegiak, tailerrak, oporrak,
haurrak, gazteak, helduak, familiak eta jaiak izango dugu 2007ko
udan.
Esaterako, Ondarroako Arrigorri
itsas pentsioa udako oporrak pasatzeko leku ederra da, zerbitzu
asko dituena eta familientzako kalitatezko ostatu eskuragarria
ematen duena.
Uda euskara ikasteko profitatu nahi dutenentzat, berriz, ikastaro
trinkoak edo barnetegiak aukera daitezke.
Gabriel Aresti euskaltegiak Bilbon euskara
ikastaro trinkoak eskainiko ditu: uztailean, abuztuan edo
irailean egin ahal izango dira hilabeteko ikastaroak, goizez eta
arratsaldez eta urrats guztietarako. Helduentzako eta gazteentzako
trinkoak izango dira.
Helduentzako barnetegiak izango
ditugu Bakaikun (Nafarroa), uztailean, abuztuan eta irailean.
Ondarroan (Bizkaia) uztaila hasieran eta irailean izango dira
barnetegiak. Leku biak konbinatzen dituen Itsasmendi aukera ere
izango da uztailean eta irailean, astebete Arrigorrin (Ondarroa)
eta beste astebete Bakaikuko etxean tartekatuko dituen egonaldi
bikoitza.
Bilbon, berriz, loa nork bere etxean egitekoa den bana gainerakoan
barnetegi jarduerak eta ordutegiak dituen eskaintza berezia prestatu
dugu helduentzat uztailean, abuztuan eta irailean.
Gazteentzako barnetegiak (16
urtetik gorakoentzat) izango dira Bilbon (loa etxean) eta Bakaikun
(Nafarroan). Maila guztiak eskainiko dira 4. mailatik aurrera,
baita EGA eta Mintzamena ere. Egunero eskolak emango dituzte,
tailerrak egin, txangoak, kontzertuak eta bestelako jarduera asko.
Helduentzako tailerren eskaintza udan
ere izango dugu, euskaraz mintzatu bitartean lanbideak ikasi eta
lagunak egiteko baliagarriak. Uztailan, abuztuan eta irailan izango
ditugu udako tailerrak Bilbon, astearte eta ostegunetan, goizez
eta arratsaldez.
Azkenik, gogoratu beharra dago datorren ikasturterako Antzeztegia
prestatzen ari dela Kurkuluxetan umegunea eta Aste Nagusian ALGARA
konpartsak giro euskaldun eta alaia sortuko duela bere ekitaldien
egitarau interesgarriarekin.