Gazteentzako barnetegiak
2007ko udan
16 urtetik gorako gazteentzat barnetegiak izango dira aurtengo
udan, Bilbon eta Bakaikun. Laugarren urratsetik gorako guztiak
emango dira, baita EGA eta Mintzamena ere. Egunero klaseak izango
dira irakasle adituen eskutik, hutsune akademikoak betetzeko eta
euskara aberasteko. Bilboko barnetegian, loa nork bere etxean
egingo du, baina gainerakoan Bakaikukoaren modukoa izango da,
eskolei eta jarduerei dagokienez.
Jarduera mordoa programatuko da egonaldian: txangoak, mendira
irteerak, bisitaldi gidatuak, igerilekua, kontzertuak, hitzaldiak,
kantagintza, dantza, antzerkia... Tailerrak ere izango dira: irratia,
Internet, serigrafia, argazkilaritza...
Bakaikuko Etxean (Nafarroa),
Sakana bailaran, Aralar eta Urbasa artean:
-Uztailaren 2tik 14ra
-Uztailaren 16tik 28ra
-Uztailaren 30etik abuztuaren 11ra
-Abuztuaren 13etik 25era
-Abuztuaren 27tik irailaren 8ra
-Irailaren 3tik 15era
Prezioa: 381 euro.
Arrigorri Itsas
Pentsioan Ondarroan (Bizkaia), Kantauri itsasoaren bihotzean,
hondartza gainean (webgunea):
-Uztailaren 2tik 14a
-Irailaren 3tik 15era
Prezioa: 448 euro.
Itsas Mendi aukera bikoitza Arrigorrin eta Bakaikun:
-Uztailaren 2tik 14ra
-Irailaren 3tik 15era
Prezioa 417 euro.
Bilbon, Gabriel
Aresti euskaltegian ere, barnetegiko jarduera guztiak
egingo dira (eskolak, txangoak, tailerrak eta beste guztia) baina
nork bere etxean egingo du lo:
-Uztailaren 2tik 14ra
-Uztailaren 16tik 28ra
-Abuztuaren 1etik 12ra
-Abuztuaren 13tik 25era
-Irailaren 3tik 15era
-Prezioa: 330 euro
Informazio gehiago eta matrikulazioa Gabriel
Aresti euskaltegian. Telefonoa: 94 423 75 91.