Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Helduentzako Barnetegiak 2007ko udan

Helduentzako barnetegiak izango ditugu uda honetan, Nafarroan eta Bizkaian, hurrenez hurren, mendiaz edo itsasoaz gozatzeaz batera euskara ikasteko eta lagunak egiteko aukera ematen duten leku paregabe bitan. Gainera, Itsas Mendi aukera bereziak leku biez gozatzeko aukera emango digu, Bakaikun eta Ondarroan. Bilbon ere izango da Barnetegiena bezalako eskaintza berezia, loa barne ez duena.

Bakaikuko Etxean (Nafarroa), Sakana bailaran, Aralar eta Urbasa artean:

-Uztailaren 2tik 14ra
-Uztailaren 16tik 28ra
-Uztailaren 30etik abuztuaren 11ra
-Abuztuaren 13etik 25era
-Abuztuaren 27tik irailaren 8ra
-Irailaren 3tik 15era
Prezioa: 381 euro.


Arrigorri Itsas Pentsioan Ondarroan (Bizkaia), Kantauri itsasoaren bihotzean, hondartza gainean (webgunea):

-Uztailaren 2tik 14a
-Irailaren 3tik 15era
-Irailaren 17tik 29ra
Prezioa: 448 euro.

Itsas Mendi aukera bikoitza Arrigorrin eta Bakaikun:

-Uztailaren 2tik 14ra
-Irailaren 3tik 15era
Prezioa 417 euro.

Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegian ere, barnetegiko jarduera guztiak egingo dira (eskolak, txangoak, tailerrak eta beste guztia) baina nork bere etxean egingo du lo:

-Uztailaren 2tik 14ra
-Uztailaren 16tik 28ra
-Abuztuaren 1etik 12ra
-Abuztuaren 13tik 25era
-Irailaren 3tik 15era
-Irailaren 17tik 29ra
-Prezioa: 330 euro

Eskaintza hauen guztien gaineko informazio gehiago eta matrikulazioa Gabriel Aresti euskaltegian. Tel. 94 423 75 91.

Barnetegira joateko astirik eduki ezik, beste alternatiba interesgarri bi daude: Bilbon izango diren tailerrak eta euskara ikastaro trinkoak.

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO