Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Zinema tailerra

Lumière anaiek irudiak mugimenduan jartzea lortu zutelarik, igarri ere ez zuten egin zer-nolako mundu, industria eta artea sortuko ziren handik urte batzuetara zinematografiaren bilakaeraren ondorioz. Hainbesterainoko garapen eta bilakaera, ezen adituek, arrazoi osoz, zazpigarren artetzat hartzen baitute zinemagintza. Gainera, hein handiagoan edo txikiagoan, denok gara zinemaren kontsumitzaile eta miresle, eta zinema aretoetara joan ez arren, filmak etxera sartu zaizkigu, telebista bitarteko. Hitz laburrez esanda, zinemagintzak mundu zabala eta gure bizimodu xumea ulertzeko gakoak ematen dizkigu. Hortik, ez da harritzekoa munduan hainbeste zaletu izatea. Zinema Tailerrak zinemagintzaren historia luzea hartzen du ardatz eta saioan-saioan, ikustaldi laburren, iruzkinen eta eztabaiden bidez, geldialdiak egiten ditu generoei, zuzendariei, aktoreei eta gainerakoei eskaintzeko. Era berean, tailerraren barnean euskal zinemagintzari atal oso bat eskaintzen zaio.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO