Zerbitzari tailerra
Euskal Herriko kulturan jan-edanen bidez egiten diren harremanek
garrantzi handia dute eta guztiok badakigu preziatzen halako edo
bestelako jatetxean eskaini diguten zerbitzu bikaina. Bezero gisa,
kritiko azaltzen gara eta kalitatea eskatzen dugu. Alabaina, zerbitzari
lana egitea guri tokatzen zaigunean, zalantza handiak izaten ditugu
eta sarritan ez dugu jakiten nola antolatu mahaia edo nola prestatu
halako cocktail bat, adiskideei eskaintzeko. Hauxe da, hain zuzen
ere, Zerbitzari Tailerraren zeregina: zerbitzaritzan ohituak ez
gaudenoi mahaia nola prestatu eta nola zerbitzatu, kafe gozoa
zelan egin, otordu bakoitzerako zer ardo mota aukeratu, jakiak
elkarren artean nola konbinatu, ospakizun bakoitzerako zer cocktail
prestatu, eta abar erakustea. Tailerra, beraz, zeharo praktikoa
da, eta saio guztietan arduradunek ahalegin handiak egiten dituzte
momentu guztietan gure kulturari dagozkion puntuak txertatzeko.