Lehen sorospen tailerra
Gutxien uste dugunean eta gutxien uste dugun lekuan, larrialdiak,
istripuak eta ezbeharrak gertatu ohi dira eta horrelako egoeretan
maiz aski ez dugu jakiten nola jokatu zaurituarekin. Badakigu
zerbait egin behar dugula, baina ez dakigu, hori eginda, on ala
kalte egingo diogun. Lehen sorospenak izeneko tailer honetan estuasun
horietan zer egin behar den erakusten da medikuntza eta erizaintza
arloetako profesional baten eskutik.