Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Sexologia tailerra

Mendebaldeko gizarteetan ez gaude batere ohituak sexuaz hitz egiten. Mila arrazoi direla eta, sexua tabu eta ezkutuko gauza bihurtu zaigu eta hartaz mintzatzea ere bekatutzat jo izan da zenbait sektoretan oraintsu arte. Sexologiak guztiongan eragin zuzena daukan zientzia dugu, sexuak toki nabarmena hartzen duelako gizakien arteko harremanetan. Tailerraren planteamendua sinplea da erabat: zenbait talde dinamika landu ondoren, sexuaz dagoen informa-zio/desinformazioa uzten du agerian, azkenean partaide bakoitzak ukitu nahi dituen gaiak eta interesguneak askatasun osoz eta talde lanean tratatzeko eta eztabaidatzeko.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO