Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Serigrafia tailerra

Tailer hau serigrafiaren historiatik abiatzen da (Asiako hastapenak, II. Mundu Gerran izandako erabilera eta egungo egunean ezagutu duen hedapena, gehienbat), berehalaxe alderdi praktikora igarotzeko. Azken finean, helburua guztiz xume eta zuzena baita: behin serigrafiaren funtsezko teknika eta ezaugarriak ezagututakoan, partaide bakoitza bere proiektu propioa garatzen joatea, bukaeran teoria eta praktika elkarri ongi uztartutik ikusi ahal izateko. Bien bi-tartean, partaideek materialak, tresneria, tintak, koloreen tratamendua, marrazketa teknikak eta beste hainbat arlotan sakontzeko aukera daukate.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO