Oroterapia tailerra
Oroterapia berez gure bizitzaren esparru guztiak hartzen dituen
teknika izan arren, kasu honetan bere eragina euskalduntze prozesuaren
arlora mugaturik eskaintzen du. Izan ere, eguneroko bizitzan ditugun
arazo eta korapilo psikologikoak, kontzienteak zein inkontzienteak,
berdintsu islatzen dira euskalduntze prozesuan ere. Lotsaz, beldurraz,
estresaz, motibaziorik ezaz eta oztopoak gainditzeko indar faltaz
ari gara. Beste hizkuntza bat ikastearen erronkak, gure bizitzako
beste edozein erronkak bezala, tentsioa sorrarazten du gure baitan,
eta tentsio horrek gure muga, gabezia eta ezintasunak areagotu
besterik ez du egiten. Gauzak horrela, Oroterapia Tailerreko arduradunak
hizkuntzak ikasterakoan izan ohi ditugun eragozpenak nola gaindi
ditzakegun irakasten saiatzen dira.