Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Munduko herriak

Txikitan, geografia ofiziala irakatsi ziguten denoi. Geografia ofizial hartan, lerro zuzenez marrazturiko estatuak eta boteredunen inperioen muga ezin zabalagoak aipatzen ziren txitean-pitean. Geografia erreala, jatorrizko herriena eta beren kulturena, ezkutatu egiten zitzaigun, ordea. Euskaldunok dezente dakigu horretaz, gu ere jatorrizko herria garenez gero. XXI. mendearen atari honetan, baliabide teknologiko ezin hobeak ditugu, etxetik mugitu ere egin gabe, munduan diren herriak eta kulturak ederki ezagutzeko, baina, hala ere, globalizazioaren betiko mezulariek behin eta berriro ukatu eta isilarazi egiten dute herrien ahotsa. Zenbat Gara elkarteak antolatu duen tailer honek saio jator bat egin nahi du, gure nortasun eta izatetik abiaturik eta begirune eta maitasun osoz, jatorrizko herri horiengana hurbildu eta haien hizkuntza, mitologia, musika, historia, literatura eta gainerako arloak ezagutzeko.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO