Masaje tailerra
Helburu
lasaigarri eta sendagarriz gorputzari ematen zaizkion igurtzimenduak
antzinako sendabidea dira, gaur egungo gizarte presatu-estresatu
honetan inoiz baino beharrezkoago bihurtu direnak. Zenbat Gara
elkarteak antolaturiko masaje tailerrak urrunago heldu nahi izan
du eta partaideei masajeak hartzen ez ezik, masajeak ematen ere
irakasten die. Mota guztietako masajeak lantzen badira ere, masaje
terapeutikoak eta automasajeak leku garrantzitsua hartzen dute
tailerraren barruan. Saio bakoitzak hiru atal nagusi dauzka: beroketa
eta luzamenduak, gai bakoitzaren lanketa eta masaje mota guztien
aurkezpena eta praktika. Bide batez, beste hainbat gai gai ere
lantzen dira tailer honetan: arazo posturalak, azalaren arazoak,
alergiak.