Ludoteka tailerra
Hiztegiek
dakarten definizioari jaramon eginez, jolasak, zentzu zabal batean,
atsedenaldietan edo lanik ez denean denbora emateko egiten diren
era guztietako jarduerak dira. Beraz, ez dago zertan haurren esparrura
soilik mugatu, gehientsuok uste oker batez horrelaxe egiten dugun
arren. Helduok ere badugu jolasen premia eta sarritan baliatzen
gara haietaz geure aisialdia antolatzerakoan. Ludoteka Tailerrak
hamaikatxo baliabide eskaintzen dizkie bertaratzen direnei, umeekin,
gazteekin zein helduekin noiz zer jolas egin daitezkeen jakin
dezaten. Eta jolasak barrutik ezagutzeko jolastea bera baino gauza
hoberik ez dagoenez, prozedura azaldu ondoren, tailerkideek praktikan
jartzen dituzte jolas guztiak. Hainbat arlo lantzen dira tailerrean,
mahai jokoetatik hasi eta eskulanetaraino, jolas dinamikoak, asmakizunak,
magia eta beste hainbat atal ere lantzen direlarik.