Literatura tailerra
Euskal
literaturako pertsonaia batek behinola esan zuenez, «liburuak
buruaren eta munduaren ate ilunak zabaltzen ditu». Egia
da, literaturaren barnean geure buruari eta munduari egiten dizkiogun
galdera guztien erantzunak aurki ditzakegu, nahi izanez gero.
Literaturan, gainera, era guztietako munduak sartzen dira: egiazkoak
eta alegiazkoak, oraingoak eta lehengoak, indibidualak eta kolektiboak,
tesiak eta antitesiak, etab. Literatura pentsamendu, gogoeta,
eztabaida eta gozamenerako ate irekia izan da beti. Hauxe dugu,
hain zuzen ere, Literatura Tailerraren xede nagusia. Alegia, euskal
literaturako zenbait pasarte esanguratsu elkarrekin irakurriz
eta ko-mentatuz, tailerkideengan literaturtasunarekiko grina piztea
eta, bide batez, gure literaturaren ezaugarriak eta balioak ezagutzera
ematea. Beraz, tailerrean zehar euskal idazle gailenen errepasoa
egiten da eta, halaber, genero eta gai ugari ukitzen dira.