Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Euskal lanbide eta ohiturak tailerra

Gure kulturaren sustraietan murgiltzeko aukera bikaina ematen duen tailerra dugu hau, antzinako lanbideak oinarri eta abiapuntutzat harturik, lanbide horiek gure izaeran, bizimoduan eta kulturan laga dituzten aztarnak nabarmendu egiten dituelako. Eta iraganeko lanbideak aztertzeaz gain, zenbait eskulan praktiko ere egiten dira tailerrean, antzinako euskaldunen bizimoduaren erakusgarri. Tailerraren atal nagusiak artzaintzak, nekazaritzak, arrantzak eta eskulangintzak osatzen dituzte, denak batera harturik, behialako Euskal Herriaren irudia berreraikitzen lagunduko digutenak.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO