Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Kantagintza tailerra

Euskaldunok aspaldidanik daukagu geureganatua kantari porrokatuen ospea. Edozein ospakizun, jai edo aitzakia aski dugu berehalakoan lagun artean kanta-kantari hasteko. Ala-baina, azken urteotan gauza nabaria da, ohitura sozialen aldaketak direla medio, elkarrekin kantatzeko ohitura eder hau gainbehera datorrela. Horren aurrean, Zenbat Gara elkarteak Kanta-gintza tailerra antolatu du, honako helburu hauek lortzeko asmoz: lagun artean kantatzeko tradizioari eustea, euskara ikasi berria duten edo ikasten diharduten lagunak ohitura horretan txertatzea eta euskal musika eta kantarien lana ezagutzera ematea. Tailerrean alde eta aldi guztietako kantak lantzeaz batera, egungo kantarien diskografiaren bilakaera ere zehazki ikusten da.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO