Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Jostungintza tailerra

Seriean egindako jantziak nagusitu zirenean, berehalaxe utzi genion gutako gehienok haria eta jostorratza erabiltzeari, harrezkero haien beharrik ez zegoela eta. Baina, alde batetik, aurrerapen handia izan zena atzerapena izan zen bestetik, harrezkero ez baikenuen jakin, konparazio baterako, botoiak nola josi behar diren behar bezala edo nola hartu behar diren praka barrenak. Era berean, zeharo ahaztu genuen zer polit eta erakargarria izan daitekeen nork bere jantziak egitea. Maila apal batean, Jostungintza Tailerrak lehengo espiritu hari eutsi nahi dio, jostungintzaren funtsezko kontzeptu eta teknikak landuz. Bestalde, esan beharra dago partaide bakoitzak tailerrean barrena bere gogozko jantzia diseinatu eta egiteko aukera daukala. Eta gainera, josi bitartean, lagunekin honetaz eta hartaz arduteko aukera ere badauka, lehengo jostunek egiten zutenaren antzera.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO