Jendaurrean hitz egiteko teknikak
Egungo gizartean gero eta ohikoago eta arruntago bilakatzen ari
da jendaurrean hitz egin beharra izatea. Ahozko azterketa dela,
zerbait erakusteko edo saltzeko dela, hitzaldia dela edo komunikabideen
aurreko azalpena dela, guztiok izaten dugu noiz edo noiz arrotz
zaigun inguruneren batean mintzatu beharra, eta horrelakoetan
ezinegonak hartzen gaitu, nola hitz egin behar dugun ezin asmaturik.
Tailer hau oratoriaren oinarriak lantzeko pentsatua dago teknika
xume bezain eraginkor batzuen bidez. Teknikak, bestalde, hiru
arlo nagusiren inguruan antolatuta daude: alderdi psikologikoa
(beldurra, lotsa, inhibizioa,
), alderdi fisiologikoa (ahotsaren
lanketa, ahoskera, azentua, intonazioa,
) eta alderdi linguistikoa
(erregistro zuzena hautatzea, diskurtsorako joskera eta hiztegi
egokiak erabiltzea eta hizkeraren zuzentasun, jatortasun eta jariotasuna
bermatzea).