Irrati tailerra
Irratia, aspaldi samarrekoa izan arren, bizi-bizirik dirauen
komunikabidea dugu, gertutasuna, gozotasuna eta egunerokotasuna
beste ezein hedabidek ez bezala helarazten dizkigulako. Irratia,
beti aldamenean izan dezakegun lagun hiztuna, albiste eta gauza
jakingarriak kontatzen dizkiguna eta musika gozoa entzunarazten
diguna. Zenbat Gara elkartea aspaldian ohartu zen irratiak euskaldunak
trinkotzen bete dezakeen eginkizun garrantzitsuaz eta duela zenbait
urte Bilbo Hiria irratia, 96,0 FM sortu zuen, Bilbo aldean euskara
hutsez emititzen duen irrati bakarra, alegia. Eta orain, Bilbo
Hiria irratiaren azpiegituraz baliatuz, irratigintzan murgildu
nahi duten guztiei jarduera horren oinarrizko ezaugarri eta teknikak
lantzeko parada eskaintzen zaie, bai alderdi teknikoari eta bai
esatarien lanari dagokienez.