Interneterako sarrera tailerra
Nahi
dugula eta nahi ez dugula ere, mundu digital birtualean murgilduak
gara denok. Amaraun erraldoia eguneroko tresna bihurtu zaigu konturatzerako.
Gainera, adituek diotenez, datorkigun iraultza teknologikoaren
hasiera besterik ez omen dugu ikusi oraingoz. Eta ohi bezala,
hizkuntza eta kultura indartsuenak aterako bide dira garaile iraultza
berritik. Beraz, demografia txiki eta ertaineko hizkuntzek erne
ibili behar dute teknologiaren gurdira garaiz igo ahal izateko.
Euskarak, kasurako, buru-belarri dihardu langintza horretan eta,
zorionez, geroago eta gehiago dira gure hizkuntzan topatzen ditugun
web gune, atari, bilatzaile eta orriak. Hain zuzen ere, Interneterako
sarrera izeneko tailerrak, euskaraz interneten nabigatzeko eta
posta elektronikoa kudeatzeko hasi-masiak irakasteaz gainera,
euskarak eta euskal kulturak esparru horretan dituzten baliabide
guztiak profitatzen eta erabiltzen erakusten die tailerkideei.