Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Haur kanta eta jolasak tailerra

Mundua mundu denetik, herri guztiek ardura eta arreta bereziz ziurtatu dute beren folklorea hurrengo belaunaldiei transmititzea, transmisio horretan herri oso batek hainbat mendetan metaturiko jakintzaren berri zuzen-zuzenean ematen zaielako belaunaldi gazteei. Gurean ere halaxe izan da oraintsu arte; hau da, euskaldunoi ahoz aho iritsi zaizkigu gure arbasoek behinola asmaturiko ipuin, kondaira, atsotitz, igarkizun, jolas, kanta eta enparauak. Alabaina, azken hamarkadetan gure zaharrengandik jasotzen genuen herri jakintza ia erabat etenda gelditu da, ohitura sozialen aldaketa, hedabide, globalizazio eta, hitz batez esateko, besterenganatze kulturalaren eraginez. Eten hori geldiarazi nahian, Zenbat Gara elkarteak Haur kanta eta jolasak deri-tzan tailerra jarri du abian, haurrentzako kanta eta jolasak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezagun, besteak beste.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO