Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Euskararen mundua tailerra

Munduan ba omen dira sei mila hizkuntza inguru eta horiek guztiak gizadiaren ondare dira, gizakiak milaka urtetan garatu duen pentsamenduaren gordailu eta eroale direlako. Izan ere, mundua ikusteko eta ulertzeko era desberdinak dira hizkuntzak, eta hizkuntzen bidez kulturak sortu eta garatu egin dira han-hemen. Euskarak ere badu, noski, bere mundu ikuskera, bere kosmogonia, lehen eta oraingo euskaldunen izaeraren ispilu dena eta, denbora berean, gure izaera zizelkatzen joan dena. Gure hizkuntzaren –eta, horrenbestez, gure kulturaren– bereizgarri diren alor guztiek osatzen dute tailer interesgarri honen gai multzoa: koloreen banaketa eta sinbologia, jabegoaren kontzeptua hizkuntzaren ikuspegitik begiraturik, euskaldunok denboraz eta espazioaz egiten dugun interpretazioa, gure pentsaera eta joskeraren arteko loturak, eta abar.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO