Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Euskal musika tailerra

Euskal musikak iraganean izan dituen eta gaur egun dituen ezaugarri eta bereizgarriak xehetasunez aztertzen dituen tailerra dugu hauxe. Herri musikari dagokionez, gure kulturaren barnean erabili izan diren instrumentu guztien zerrenda egin ostean, haien ezaugarriak lantzen dira, haiei loturiko herri doinu ezagunenak gogoratzen dira eta gaur egun dituzten aplikazioak azaltzen dira. Bestalde, euskal musika klasikoak ere leku nabaria hartzen du tailerraren barruan, Arriaga, Usandizaga, Guridi eta beste askoren obra aurkeztu eta lantzen baita. Hirugarren atal batean, euskal folk eta rockaren sorrera eta bilakaera aipatzen dira. Eta, azkenik, euskal musikagintzak industrian eta hedabideetan duen egoeraren analisia ere egiten da. Esan gabe doa tailer osoan zehar denetariko entzunaldi gidatuak egiten direla musikari profesionalen eskutik.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO