Enologia tailerra
Azken urteotan enologiak sona eta arrakasta handia lortu du jende
askoren artean eta ez da harritzekoa, lagun batzuekin gaudela,
ardo ona neurrian edatea, ekintza soziala izateaz gain, benetako
plazerra ere badelako gutako askorentzat. Gainera, enologian murgildu
ahala, laster ohartzen gara ardogintzaren barruan mundu oso bat
dagoela, kultura ere ukitzen duena. Hain zuzen ere, gure Enologia
Tailerrean ardogintzaren prozesu eta sekretu nagusiak ikusi ondoren,
ardo dastaketari ekiten zaio, ardo mota bakoitzaren ezaugarriak
zehatz-mehatz deskribatuz eta, bide batez, gure kulturarekiko
loturak aipatuz (euskal ardoen mapa eta haien deskribapena, lagun
arteko kantak, etab.).