Dantza tailerra
Beste herrialde askotan bezala, Euskal Herrian ere dantzak aparteko
garrantzia izan du betidanik herritarren arteko harreman eta loturak
estutzen. Eta dantza bidezko harreman horiek gure herrietako plazetan
gauzatzen dira, herritar guztiena den lekuan, alegia. Zoritxarrez,
Bilbon eta gainerako euskal hirietan galdu samartuta dago herritarrek
beren jaiak dantzen bidez ospatzeko ohitura zaharra. Nolanahi
ere, azken urteotan gero eta gehiago dira hirietarako dantzak
berreskuratu nahi dituzten lagunak. Hutsune hori estaltzera dator,
hain justu ere, Zenbat Gararen Dantza Tailerra, bertan han-hemengo
jaietan maizenik dantzatu ohi diren euskal dantzak ikasten baitira,
haietako bakoitzaren esanahi sinboliko eta kulturalak landuz.