Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Bertsolaritza tailerra

Papera eta inprimategia sortu aurretik, mundu zabaleko lirika eta literaturak ahozkoak ziren eta jendeak aurrez aurre komunikatzen ziren. Denboraren poderioz, ordea, ahozkotasuna desagertuz joan zen han-hemen eta zenbait tokitan baino ez zen gorde. Euskaldunok zorionekoak gara honetan, bertsolaritzari mendez mende eusten jakin dugulako eta, bistan denez, inoiz baino biziberrituago eta indarberrituago dagoelako. Tailer honek bertsogintzaren hasi-masiak eskaintzen dizkie langintza eder honen ezaugarriak ezagutu nahi dituzten guztiei, bertsolarien jardunaz gogobetean goza dezaten.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO