Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Begirale tailerra

Aisialdia eta astialdia, zorionez, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira gaur egungo gizartean. Eta guztien artean, haurrena dugu, ziurrenik, azken urteotan gehien garatu den esparrua. Euskal Herrian, gainera, fenomeno hau hasiera-hasieratik hizkuntzari estuki lotua egon da, umeek, eskola zein ikastolako barruti itxietatik irtenda, euskara jolaserako, dibertimendurako eta, hitz batez esanda, bizitzarako erabil dezaten. Gure tailerrean hainbat teknika eta baliabide lantzen dira, denak gure hizkuntza eta kulturaren sustraietatik atereak, begirale-tza lanetan dabiltzanentzat nahiz irakasle eta gurasoentzat guztiz egokiak direnak.

 

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO