Anje Duhalde
1950ean
sortu zen Arrangoitzen, Lapurdin. Oso gazterik hasi zen musikan.
Gaur egun kantari eta gitarrajole bezala da ezaguna, baina hastapenetan,
60. hamarkadan, bateria jotzen zuen El Fuego taldearekin, dantzaldiz
dantzaldi.
70eko hamarkadan, Mixel Ducaurekin batera, euskarazko lehen rock
taldea sortu zuen Anje Duhaldek, Errobi mitikoa. Rock progresiboa
eta nazioarteko beste hainbat joera hurbildu zizkigun talde hark.
Errobiko sortzaile da, taldea desegin zenean bakarlari bezala
segitu zuen, baina kosta egin zitzaion Errobiren itzaletik aldentzea.
bakarlari lan horretan, tradizioarekiko atxikimenduak pisu handiagoa
hartu du rock eta pop moldeko kantuetan.
1980
urtean Errobiaren hegitik atera zuen, bere bakarkako lanari
hasiera emanez eta bizitza osoa eman du ogibide horretan.
Elkarlan asko egin dituen bakarlaria da Anje Duhalde. Akelarre
taldearekin, esaterako, lau urtez ibili zen, berbenaz berbena,
Euskal Herriko txoko guztiak ezagutzen. Akelarreren bi diskotan
parte hartu zuen, Gau pasa eta Ari gara izenekoetan.
Baina berbenero alde horrek ez zion ukatzen bere bidetik segitzea
eta Erroz eta oroz edota Nahas-mahas diskoak dira
horren adibide. Beranduago, Xabier Amuriza bertsolariarekin egindako
lanaren emaitza plazaratu zuen 1991n. Xabier Amurizarekin kantari
diskoa txapeldunaren bertsoekin osatua dago, Duhaldek gitarra
eta ahotsa jarri dizkio eta musika bion artean egina da. Lan bikain
horren ondoren Bakezaleak (1992) atera zuen, oso kritika
onak jasoz, eta 1993an Zuzenean disko bikoitza, non bere
kanten bilduma egiten den. Harrezkero Azkarate, Pinpirin
eta Florian eta George Brassens kantari diskoak plazaratu
ditu.
Anje Duhaldek sentimendua duen edozein musika gustatzen zaiola
dio eta bere idoloak (Neil Young, Bob Dylan, Paul Simon...) ez
ditu aldatu. Kantari engaiatua, zentsura dela eta arazoak izan
ditu.