Lagun Artean Kantari
Hau
Zenbat Gara Elkartearen ekimen bat da. Kantatzea giza ariketarik
behinenetakoa denez, kantatzeko ohitura berreskuratu nahian Lagun
Artean Kantari ekimena abian jarri zen. Helburua lagunarteko giroan
kanta zahar eta berriak ikastea eta kantatzea.
Gaur egun kalean zein tabernetan kantatzeko ohitura galtzen ari
da, baikor izanik, edo jada galdua da, eta beraz kanten transmisioa
ere eten. Eskolak ematen duen kantuen ezagutza eta praktika bere
kontestuagatik eta adinagatik ezin da tabernara eraman. Bertako
praktika lekua berriz, irrati, telebista eta musika ekipoen uhinek
betetzen dute, kantuari, pertsonaren
eztarriari, lekua kenduz.
Hilean behin egiten da Bilboko eta Ondarroako Kafe Antzokietan
(ikus programazioa)
arratsaldeko 8etan, Anje Duhaldek kudeaturik. Arrakastatsu gertatzen
ari da ekimena eta lortu nahi zen helburua, hau da kantuan modu
naturalean egiteko gune eta egoera aproposa sortu eta jendea biltzea
lortzen ari da. Ondarroan ere bere ibilbidea hasi du hilean behin
eta jendea bildu du egin diren ekitaldietan.