Bilbo Hiria Irratia: 96.0 FM
Seguraski,
independientea ez dela aitortzen duen irrati bakarra, Bilbo Hiria
irratiak Bilbo, Bizkaia, Herria eta mundua ikusteko duen era gure
ikuspegiaren mende dagoelako, hots, euskaldun den eta etorkizunean
ere hala izan nahi duen jendearen esanetara dagoelako. Hurbileko
eta urruneko informazioa, musika, iritziak, eztabaidak, solasaldiak,
gizarte mugimenduaren antena... Den-dena Euskaraz bizi nahi dutenen
begirada zorrotzetatik eskainia.
Ezaugarriak
BILBO HANDIRAKO IRRATIA
Galdakaotik Santurtzira eta Plentziatik Txoriherrira, 1.000.000
biztanle eta 150.000 euskaldun.
EUSKARA HUTSEZ
Euskaldunon mundu erreferentzialean oinarrituta.
ADIN GUZTIETAKO ENTZULEAK
Umeak, gazteak eta helduak kontutan hartzen dituena.
JENDEAREN PARTAIDETZA ZUZENA
100 bat kolaboratzaileren iritzi libreetatik elikatzen dena.