ZENBAT GARA - Bizitza & hitza aldizkaria
ZENBAT
GARA aldizkariak gure elkartearen jarduera anitzen isla izan nahi
du, gure hizkuntza komunitateari Zenbat Gararen lanaren berri
emateko. Bestalde, gogoeta eta informazio interesgarriak agertu
nahi ditugu soziolinguistika antropologia eta euskal kultura hizpide
eta aztergai.
Hitza eta bizitza milaka sokaz lotuta daude, hizkuntza bizitza
baita. Bizitza bera hizkuntza bat izanik, beronen taupada eta
erregistro anitzak sentitu behar dira. Bizitzaren eta hizkuntzaren
inguruko gaiak, bizipenak eta gogoetak biltzea dugu helburu ZENBAT
GARA aldizkarian.
Halaber, beste hizkuntza eta kultura asko badira munduan. Gure
artean zein munduko beste bazter batzuetan diren hizkuntza eta
kultura interesgarriak, ezezagunak, esperientzia aberasgarriak,
gogoeta baliagarriak... islatu nahi ditugu, aniztasunaren defentsa
egiten gurearena ere egiten dugulako.
ZENBAT GARA aldizkaritik hartutako zenbait testu interesgarriren
aukera txikia aurkituko duzu dokumentuen atalean,
Sakonago izenburupean.