GARA argitaletxea
Badira zenbait urte sortzen ari ginen irakaskuntza eredurako
ikasmaterialak argitaratzeari ekin geniola. Berriketan zein Berbetan
izenburupean ugari dira ikasle zein irakasleentzat landu diren
liburuak, lehen urratsetik hasi eta EGAraino. Baina Gara argitaletxearen
zeregina ez da horretara murriztu, euskalduntze prozesuaren urrats
ezberdinei egokitutako irakur liburu mailakatuak ere kaleratu
baitira.
Horrez gain, pentsamendu eta dibulgazio alorreko lanak ere argitaratu
ditugu. Horra hor, adibide gisa, Jon Sarasuak idatzitakoa: «Txepetxekin
solasean, Biziaren hizkuntzaz».