Bestelako jarduerak
Kafe
Antzokietan egiten diren kontzertuak dira Zenbat Garari lotutako
jarduerarik ezagunenak. Kafe Antzokian bertan bestelako ekitaldiak
ere egiten dira: liburu eta diskoen aurkezpenak, erakusketak,
dantza eskolen emanaldiak, sari banaketak, hitzaldiak, mahainguruak...
Gabriel Aresti euskaltegiari lotutako
hainbat jarduera ere izaten dira (inauteriak, udaberriko jaia,
kurtso hasierako eta bukaerako festak...). Zenbat Garak antolatuta,
bertso afariak, dantzaldiak eta bestelako ekitaldi asko izan ohi
dira, ohiko programazioaz gain (Umegunea, Lagun Artean Kantari
eta Urbeltzen Dantza Ganbara).