Zenbat Gara
Atalak
Jarduerak
Dokumentuak

Bestelako jarduerak

Kafe Antzokietan egiten diren kontzertuak dira Zenbat Garari lotutako jarduerarik ezagunenak. Kafe Antzokian bertan bestelako ekitaldiak ere egiten dira: liburu eta diskoen aurkezpenak, erakusketak, dantza eskolen emanaldiak, sari banaketak, hitzaldiak, mahainguruak...

Gabriel Aresti euskaltegiari lotutako hainbat jarduera ere izaten dira (inauteriak, udaberriko jaia, kurtso hasierako eta bukaerako festak...). Zenbat Garak antolatuta, bertso afariak, dantzaldiak eta bestelako ekitaldi asko izan ohi dira, ohiko programazioaz gain (Umegunea, Lagun Artean Kantari eta Urbeltzen Dantza Ganbara).

 


Zenbat Gara Elkartea
Done Bikendi 2, 4. solairua - Tel. 94 423 75 91
48001 BILBO